HAUTESKUNDE BATZORDEAREN ERAKETA
Joan den abenduaren 3an Federazioaren Batzarrak onartutako Hauteskunde Batzordea eratu zen, eta Iñigo Alkain Dominguez izendatu zen lehendakari, Jon Artola Mendiola idazkari eta Iñigo Tapia Arruti batzordekide. Jose Ramon Gomez Esnalen, Jose Manuel Oiarbide Etxebesteren eta Iñigo Arruti Agirreren ordezkoak ere onartu zituzten.
Une horretatik aurrera, izendatutako kideek Federazioaren lehendakaritzarako hauteskunde-egutegia ezarri beharko dute.