ESTATUKO BATEL TXAPELKETAREN FINALAK
Atzo, Meiran (Moaña) Estatuko batel txapelketako kanporaketak jokatu ziren. San Juaneko batelak (infantil eta kadete emakumezkoak), Isuntza (kadete emakumezkoak), Kaiku eta Orio (jubenil emakumezkoak) eta Deustu eta San Juan (Absoluta) lehiatuko dira. Emakumezkoen kadete mailako kanporaketetan lortutako emaitzak ikusita, Isuntzak eta San Juanek bandera irabazteko aukera asko dituzte. Absolutan Deustu, Euskadiko txapelduna, eta San Juan izango dira lehian, finala irabazteko aukera askorekin. Gizonezkoetan, infantiletan, euskal ordezkari bakarra Tolosaldea da, bandera eskuratzeko aukera askorekin, kanporaketetako denborarik onena egin baitzuen. Kadete mailan Deustu eta Orio sailkatu ziren, azken hau podiumaren gorenera igotzeko faboritoa izan zelarik. Gazte mailako finalean Orio izango da euskaldun bakarra, maila horretako erlojupeko onena ere lortu baitu. Zierbenako eta Itsasoko Ama taldeak izango dira lehenengo postua lortzeko borrokan.