Skip to content Skip to main navigation Skip to footer

EUSKADIKO TRAINERU TXAPELKETA

Gaur Euskadiko Traineru Txapelketa jokatuko da Lekeitioko uretan, beteranoen, Emakumezkoen Absoluta eta Gizonezkoen Absoluta kategorietarako, eta 24 traineruk hartuko dute parte (8 maila bakoitzeko). Ekitaldia ETBk emango du.
17: 45ean hasiko da txapelketa Iberia, Mundaka, Sestao eta Zumaia lehiatuko diren beteranoen lehen txandarekin.
Bigarren txandan Badok 13, Bilbo Tigre, Fortuna eta Plentzia arituko dira.
Emakumezkoetan, lehenengo txandan, Donostiarrak, Hondarribiak, Tolosaldeak eta Zumaiak hartuko dute parte eta bigarrenean Deustun, Donosti Arraun Lagunak, Ondarroa eta Orio.
Eta Absoluta Gizonezkoetan lehenengo txandan Bermeo, Ondarroa, Orio eta San Pedro eta bigarrenean Hondarribia, Santurtzi, Donostiarra eta Zierbena.
Parte hartzen duten tripulazio guztiek dute txapelketarako aukera