Skip to content Skip to main navigation Skip to footer

VIRGINIA DIAZ ARRAUNLARI OLINPIKOAREN ADIERAZPENAK

“Finalean egoteagatik nahi dugu, eta hor egoteagatik borrokatuko dugu”
Tokio, 2021eko uztailaren 26a. Virginia Diaz arraunlariak, Aina Cid bere taldekidearekin batera, hirugarren egin zuen lemazainik gabeko biko sailkapen txandan, eta bihar azken pausoa eman nahiko du, finalerdiak gaindituta. Gogoan izan behar da Virginia Diaz eta Aina Cid podium kontinentalera igo direla azken hiru edizioetan, eta bosgarren izan zirela Tokiorako txartela eman zien Linz-Ottensheimeko Munduko Txapelketan. Hauxe da Virginiak biharko hitzorduari begira Japoniako hiriburura joan den Basque Teameko komunikazio taldeari kontatu diona:

“Finalerako lehian arituko garen hamar edo 12 ontziekin egoteko, maila oso altua dago eta denok segundo gutxiren bueltan gaude; sailkapen serieko kontzeptua aldatu behar dugu. Finalean egoteko ilusio horrekin gentozen. Bagenekien aurten gero eta ontzi gehiagok nahi dutela final horretan egon, eta gu horietako bat gara, eta hor egoteagatik borrokatuko gara”.