BANKU MUGIKORREKO DISTANTZIA LUZEKO EUSKADIKO TXAPELKETAREN EMAITZAK
Atzo, Orioko itsasadarreko uretan, Euskadiko Banku Mugikorreko Distantzia Luzeko Txapelketa jokatu zen Haur, Kadete, Gazte Absoluta eta Beteranoen kategorietarako. Hasiera batean, lehiaketa Legutioko Josetxo Fernández Bakeriza estropada-eremuan egiteko programatuta zegoen, baina pistaren egoera zela eta (ur maila oso baxuarekin), Orion jokatzea erabaki zen.
Hitzordura AEF-FVRko 17 klub aurkeztu ziren eta Kantabriako Club San Pantaleón izan zen gonbidatua. Guztira 152 tripulazio lehiatu ziren euskal bihurritua lortzeko.
Ur Kirolak taldeko donostiarrek 7 titulu eskuratu zituzten, Oriok 5, Pasai Donibane Koxtapek, Santiagotarrak eta Donosti Arraunek bina eta Itsas Lagunak, Raspas, Kaiku, Getxo eta Ur Joko bana.