Skip to content Skip to main navigation Skip to footer

ESPAINIAKO REMOERGOMETRO TXAPELKETA ETA ARRAUN OPEN INDOOR 2023

LEHEN ALDIZ ORION, OSPATUKO DA
ESPAINIAKO REMOERGOMETRO ETA ARRAUN INDOOR TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN.

Ezkerretik eskuinera:
Juan Ignacio Lasurtegi, Espainiako Arraun Federazioko presidente-ordea;
Iosu Esnaola, CRO Orio Arraun Elkarteko lehendakaria;
Imanol Garmendia, Euskadiko Arraun Federazioko presidentea, eta
Elías Arruebarrena, Gipuzkoako Arraun Federazioko presidentea

300 parte-hartzaile baino gehiago izango dira bertan eta bi jardunalditan ospatuko da,
larunbatean eta igandean, Orioko polikiroldegian.
Joan den asteburuan Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak antolatu ondoren, 150 euskal
kirolarik parte hartu zuten txapelketa, martxoaren 4an eta 5ean Espainiako Remoergometro
Txapelketa eta, aldi berean, Espainiako Arraun Indoor V Opena egingo dira Orion.
300 kirolari eta 48 klub baino gehiago bilduko dira, asteburuan teilatupean arraun egiteko.
Penintsulako hainbat tokitatik etorritako Estatuko onenen parte-hartzea izango da,
Espainiako arraun selekzioko kideak barne.
Ekitaldia Espainiako Arraun Federazioak, Euskadiko Arraun Federazioak eta Orio Arraun
Elkarteak antolatu dute, eta Orioko polikiroldegian ospatuko da. Proba larunbatean goizeko
9etan hasiko da, non emakumezkoen eta gizonezkoen kategorietan, alebinetatik hasi eta
beteranoetaraino, eta kirolari paralinpikoak lehiatuko dira.
Alebin mailako kirolariek 500 metroko probak burututa, 2.000 metrora arteko distantziak
egingo dituzte gazte mailan, 23 urtez azpikoetan, pisu arin, absolutu eta egokituetan, 1.000
metro haur eta beteranoen mailan eta 1.500 metro kadete mailan.
Espainiako Arraun Federaziokoen hitzetan “Espainiako indoor arraun txapelketek emozio
handia sortzen dute beti proba amaitu arte, eta arraunlari guztiak leku berean eta
elkarrengandik hain hurbil daudenez ikusmin handia sortzen da. Gero eta ekitaldi
erakargarriagoa da, bai ur-arraunlarientzat, bai arraunlari horietatik kanpo aritzen
direnentzat, remoergometroei esker”.
Orio herriarentzat, arraunaren kirola bere baitan daraman herriarentzat, ekitaldi honen
antolaketa bere gain hartzea aukera paregabea da “lehorreko” arraunaz gozatzeko eta
modalitate honetan Estatuko onenak gertutik ikusteko aukera emanez.
Orio Arraun Elkartea, txapelketa hau egiteko behar den logistikaren arduraduna, inguruko
beste arraun klub batzuen lankidetza eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru
Aldundiaren eta Orioko Udalaren laguntza izan du, baita beste enpresa pribatuen laguntza
ere.
Txapelketako emanaldia streaming bidez jarraitu ahal izago da Espainiako Arraun
Federazioak duen kanal batetik (www.federemo.org).