Euskadiko Batel Topaketa – Eusko Label Bandera
Datorren martxoaren 21ean, 10:00etatik aurrera, Legution, Josetxo Fernandez Vaqueriza estropada eremuan, Euskadiko Batel Topaketa ospatuko da.
Jardunaldi honetan Eusko Label Bandera jokatuko da, eta horrez gain, Bizkaiko eta Gipuzkoako batel ligetako jardunaldiak ere izango dira.
Arraun jardunaldi hau Euskadiko klub ugariren parte-hartzearekin ospatuko da, eta ikusleek estropaden giroaz eta arraun kirolaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute.
Halaber, estropadak irauten duen bitartean, bertaratzen direnentzat Eusko Label produktuak dastatzeko parrilla egongo da.