Skip to content Skip to main navigation Skip to footer

Asunción Loriente berrautatua Espainiako Federazioko presidente

Asunción Loriente Espainiako Arraun Federazioko presidente izendatu dute berriro, atzo Madrilen egin zuten batzarrean. Egungo presidenteari oposizioa egiten zioten hautagaitzak erretiratu ondoren, bozketa izapide hutsa zen, izan ere, batzarkideen % 90ek Asuncionen hautagaitza aukeratu zuten. (54 alde 9 zuri eta bat baliogabe)
Batzorde delegatuak ere batzarrean bozkatu behar zuen, eta, orain, gure Federazioa eskubide osoko kide da.