Emakumezkoen sailkapena Kontxa 2021
Gaur, eguerdiko hamabietan, Donostiako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, gaur arratsaldean parte hartuko duten klubetako ordezkarien bilera egin da, 17: 30etatik aurrera emakumezkoen sailkapenean, Donostiarrarekin (Kaiarriba) nor lehiatuko den zehazteko, Kontxa 2021eko estropaden lehen jardunaldian. Bilera honako hauek zuzendu dute: Maria Jesús Torres Donosti Festak jaialdiko zuzendariak, Elias Arruebarrena Lehiaketa Batzordeko presidenteak eta Xabier Ibarguren estropadako Epaimahaiko presidenteak. Estropadari buruzko azken argibideak eman ondoren, Batzorde Antolatzaileak ezarritako 1 eta 2 multzoak zozketatu dira. Lehenengo eta behin, 1. multzokoak arituko dira arraunean, beraz, ez da denbora gehiago egongo bi taldeen artean eta minutuz minutu aterako dira denak.
Honekin batera doakizu 20 tripulazioen irteera-ordena.