Skip to content Skip to main navigation Skip to footer

ESPAINIAKO BATEL TXAPELKETA 2022

Joan den apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean, 2022ko Espainiako Batel Txapelketa jokatu zen Pasai Donibanen.

Larunbatean sailkapen estropadak jokatu ziren. Izena eman zuten 80 batelen artean 400 kirolarik baino gehiagok hartu zuten parte, 200 emakumek eta 200 gizonek hain zuzen ere.

27 bateletakoa izan zen Euskadiko ordezkaritza lehiaketa honetan.

Gipuzkoatik, 60 arraunlari izan ziren 12 bateletan banatuta lehiatu ziren kirolariak. Bizkaiatik aldiz, 15 batelek parte hartu zuten eta 75 kirolari izan ziren bertan.

Gizonezko haur kategorian, C.R. Pueblak lortu zuen urrezko domina, C.R La Planchada eta Arkote Arraun taldeek osatu zuten podiuma. Gizonezko kadete mailan, aldiz, Deustuko Arraun taldea izan zen garaile eta C.R. Actividades Nauticas eta C.R. Chapela izan ziren bigarren eta hirugarren postuak lortu zituzten taldeak hurrenez hurren. Gizonezkoen gazte mailan Pasaitarrak nagusitu ziren, Pasai Donibane Koxtape arraun taldeko gazteek lortu bait zuen garaipena Itsasoko Ama bizkaitarren aurretik. Maila honetan brontzezko domina S.D Samertolameu-rentzat izan zen. Maila absolutoan, Zierbenako arraunlariak izan ziren helmugan denborarik onena lortu zutenak , S.D. Samertolameu eta Kaiarribaren lehia estua segundu bakar batek erabaki zuelarik.

Emakumezko kategorietan ordea, hiru talde galiziar igo ziren podiumera haurren kategorian, S.D Tiran, C.R Mecos eta C.R Cabo da cruz izan zirelarik hiru denborarik onenak markatu zituztenak. Kadete mailan ere Galiziako taldeak nagusi izan ziren, hala nola, C.R Robaleira, S.D. Samertolameu eta S.D Tiran izan ziren hurrenez hurren podiumera igotzea lortu zuten hiru ontziak. Pasai Donibane Koxtape arraun taldeak garaipena lortu zuen ere emakumezko gazteen mailan, Kaiku arraun taldeko neskak segundo bakar batean atzean utzita. Isuntza izan zen brontzezko domina lortu zuen taldea. Emakumezko absoluto mailan, C.R Chapela nagusitu zen Espainiako txapelketan, atzean bigarren eta hirugarren postuetarako lehia gogorra utzita, eta 0,03 segunduko aldearekin bakarrik ebatzi zen, C.R Cabo de Cruz-en alde, C.R Ares kategoria honetako hirugarren postuan utziz.