I ITSAS ARRAUN ESTROPADA GETXON
Hilaren 10ean, Getxoko badiako uretan (kirol-portuaren ondoan), Arriluze Arraun Elkarteak antolatuta, Arraun Taldeko estropada bat jokatuko da, Estatuko I. Itsas Arraun Ligaren barruan. Modalitateko lehen Euskadiko Txapelketa jokatuko den lehen aldia ere izango da. Espezialitate hori garrantzi eta parte-hartze handia hartzen ari da egunez egun, eta litekeena da Parisko 2024ko Olinpiadetan sartzea.
Galizia, Asturias, Madril, Andaluzia, Katalunia, Kantabria eta Euskadiko 70 tripulazio aurkeztu dira. Ekitaldiaren dokumentazioa erantsi dugu