Skip to content Skip to main navigation Skip to footer

SELEKZIO AUTONOMIKOEN ESPAINIAKO TXAPELKETA Castrelo de Miño (Ourense), 2023ko otsailaren 19a

Asteburu honetan Espainiako selekzio autonomikoen txapelketa jokatu da Castrelo de Miñon (Ourense).Euskal selekzioko ordezkariek maila bikaina erakutsi zuten eta jokatutako 13 probetatik bostetan podiumera igotzea lortu zuten. Horrela, taldekako sailkapen orokorrean 5. postuan amaitu zuten parte hartu zuten beste zortzi selekzioen aurka lehiatuz. (Andaluzia, Katalunia, Galizia, Valentziako Erkidegoa, Aragoi, Asturiasko Printzerria, Kantabria eta Madril)

Eguneko finalak jokatzen lehenak Jan Setien, Beñat Susperregi, Iker Dos Reis eta Oier Jauregi izan ziren, 4- gizonezko gazteen modalitatean 4. postuan sailkatuz.
Gizonezkoen 4x gazteak, aldiz, A finalean sartzea lortu zuen, aurretik jokatutako kanporaketan 2. postuan helmugaratu ondoren. Jon Wang Unzueta, Xabier Etxebeste, Pablo Zabala eta Beñat Santos kirolariek 5. postuan bukatu zuten txapelketa.

Euskal selekzioak lortu zuen lehen domina gizonezkoen 8+ kadete ontziarentzat izan zen. Oier Azurmendik, Hugo Ogallarrek, Oier Etxegoienek, Mattin Agirrezabalagak, Markel Salaberriak, Xanet Irazuk, Ekhi Osak, Jon Barrancok eta Oihan Manterola lemazainak brontzezko domina eskuratu zuten 3. postuan helmugaratu ondoren.

Zilarrezko domina izan zen Euskal selekzioaren hurrengo lorpena. Horrela, emakumezko gazteen 4- ontziak, Ane Calvo, Maitane Zapirain, Elaia Saez eta Irati Laguardiak osatua, lan bikaina egin ondoren proba 2. postuan amaitzea lortu zuen.

Emakumezkoen 4x gazteak, aldiz, 5. amaitu zuen txapelketa. Haizea Gozategi, Elene Mikeo, Naroa Landa eta June Balda izan ziren modalitate honetan euskal selekzioaren ordezkariak.

Hurrengo 3. postua 8+ modalitatean lehiatu zen emakumezko kadeteen tripulazioarentzat izan zen. Maddi Olaskoagak, Lia Gaztañazpik, Nahia Gonzalez-Etxabarrik, Nahia Colmenarrek, Laia Gereñok, Elaia Arrutik, Maialen Arostegik, Izar Aranburuk eta Irati Olaizola lemazainak brontzezko domina eskuratu zuten.

Gizonezkoen maila absolutuan, Euskal selekzioa bi 4x ontzirekin lehiatu zen. Ontzietako bateko tripulazioa Unai Loyarte, Mikel Garcia, Unai Mielgo eta Ander Izarra kirolariek osatzen zuten. Bestea Beñat Santos, Pablo Zabala, Imanol Garmendia eta Xabier Etxebestek. Bi ontziek kanporaketak jokatu ondoren A finalerako txartela lortu eta, 5. eta 6. postuak lortu zituzten hurrenez hurren txapelketako sailkapenean.


Jon Wang Unzueta, Beñat Susperregi, Urko Arruabarrena, Iker Dos Reis, Jon Trecet, Jan Setien, Oier Iriondo, Oier Jauregi eta Ane Oñate gazteek jokatu zuten Espainiako txapelketa, 8+ean, eta 5. postuan helmugaratu ziren.

Euskal selekzioa emakumezko maila absolutuan igo zen berriro podiumera. Nerea Martin-Aragon, Aitzpea Gonzalez, Izaskun Etxaniz eta Maialen Mielgo kirolariek osatutako 4x ak 3. postuan bukatu zuen proba eta, ondorioz, brontzezko domina eskuratu zuen Espainiako selekzio autonomikoen txapelketan.

Beste 3. Postua emakumezko 8+jubenila izan zen, Kataluniako selekzioaren atzetik segundo bat baino gutxiagora amaituz brontzezko domina eskuratu zuena. Ane Calvo, Irati Laguardia, Julene Bengoetxea, Maitane Zapirain, Elene Mikeo, Haizea Gozategi, Naroa Landa, June Balda eta Ane Oñate kirolariek osatu zuten eskifaia

Adrian Medina, Cristian Goldaratzena, Adrian Chiodi eta Beñat Segurola kadeteek ez zuten A Finalerako txartela lortu 4x-ko aurreko kanporaketetan eta beraz B Finala jokatu behar izan zuten bertan garaipena lortuz.

A Finalerako sailkatu zirenak Intza Elizasu, Marina Otegi, Ane Martin eta Irati Etxebeste izan ziren, lan bikaina egin ondoren, txapelketako finaleko 4. postuan sailkatzea lortu zutenak.

Horrela, bada, Espainiako selekzio autonomikoen txapelketaren jardunaldiari amaiera eman zitzaion. Orain arteko parte hartzerik handienetako batekin, 9 autonomia lehian 103 ontzirekin eta, batez ere, guztiek egindako lan bikainarekin.

ZORIONAK DENEI!