Skip to content Skip to main navigation Skip to footer

Virginia Diaz Basque Teameko arraunlaria Tokioko Jokoen finalean sartu da


 Tokio, 2021eko uztailaren 28a. Virginia Diaz eta Aina Ciden lemazainik gabeko bikoak hirugarren bukatu du Tokioko Jokoetako olinpiar arrauneko finalerdian, eta finalerako sailkatu da.

Diazek eta Cidek sekulako finalerdia egin dute. Hasi aurretik bazekiten beste finalerdia oso azkarra izan dela eta aurkari indartsu bat, Australia, txapelketatik kanpo geratu dela. Hala ere, lehen eguneko sailkapen txandan baino lasaitasun handiagoarekin egin diote aurre finalaurrekoari eta irteera hobea egiteko gai izan dira.

Diazek eta Cidek osatzen zuten bikotea azken postuan zegoen 1.000 metroko erreferentziatik pasatzean, Zeelanda Berriaren, Errusiako Batzorde Olinpikoaren, Errumaniaren, AEBen eta Italiaren atzetik. Hurrengo zatian, dena den, era harrigarrian buelta eman diote egoerari eta markagailua irauli dute, hirugarren postuan jarrita; egoera horri eutsi diote helmugara iritsi arte.

Zeelanda Berriko ontziak beste maila batean dagoela erakutsi du beste behin, estropada lehen postuan amaituz 6.47.41eko denborarekin, errusiarrak (6.50.24), Diaz eta Ciden bikotea (6.50.63), Errumania (6.58.55), Estatu Batuak (7.02.52) eta Italia (7.04.52) atzetik amaitu dute. Lehen hiru ontziak pasa dira finalera.