Skip to content Skip to main navigation Skip to footer

XXVII. ORIAren TRAINERU JAITSIERA

Gaur, Orio ibaiko traineruen XXVII. jaitsiera jokatu da, Orio Arraunketa Elkarteak antolatuta. Emakumezkoetan Donosti Arraun Lagunak traineruak irabazi du. Bigarren Kaiarribak 9,97 segundo gehiago behar izan ditu, eta hirugarren postua lortu du irabazlearengandik 11,16 segundora. Gizonezko absolutuetan eta 6.000 metrotan, Hondarribiako tripulazioak 19: 17,58ko denbora eginez irabazi du. Bigarren postuan Santurtzi sailkatu da, hondarribitarrek baino 1,11 segundo gehiago egin baititu. Hirugarren postuan Kaiarribako tripulazio donostiarra izan da, 2,54 segundora. Orio “a” laugarren izan da 4,18 segundora.