Skip to content Skip to main navigation Skip to footer

ARRAUN ENTRENATZAILEEN IKASTAROA, I. MAILA


Euskadiko Arraun Federazioak I. mailako teknikarientzako ikastaro bat antolatuko du denboraldi honetarako. Horrenbestez, aipatutako ikastaroa programatzeko asmoa azaltzen zuten klubei idazki bat bidali zitzaienean, eta 2021eko urriaren 25era arteko epea eman zitzaienean izena emateko, 50 pertsonak baino gehiagok eskatu dute izena emateko asmoa. Inskripzioa zehazteko, buletin bat erantsi da, interesdunak bete eta Euskadiko Arraun Federaziora lehenbailehen bidaltzeko. Interesatuek azaroaren 5erako bidali beharko dute aipatutako buletina, eta ez dute onartuko egun horren ondoren iritsitakorik. Hasiera batean izena eman dutenen kopurua kontuan hartuta, eskolak Gipuzkoako eta Bizkaiko egoitzetan emango dira.