Skip to content Skip to main navigation Skip to footer

AULKI MUGIKORREKO II. JAITSIERA

Datorren larunbatean, urtarrilaren 15ean, 13: 30etan, Bidasoa ibaian, aulki mugikorraren bigarren jaitsiera jokatuko da, haur, kadete, gazte, absolutu eta beterano kategorietan, bai emakumezkoetan bai gizonezkoetan. Dugun pandemia dela eta, ez da ordezkarien bilerarik izango, eta irteerako jarraibideak eta ordutegiak Whatsapp bidez helaraziko dira.