Skip to content Skip to main navigation Skip to footer

ESPAINIAKO XX REMOERGOMETRO TXAPELKETA 2022

Pasa den asteburuan (azaroak 19 eta 20), ESPAINIAKO XX. REMOERGOMETRO TXAPELKETA ospatu zen Castropolen (Asturiasko Printzerria), eta bertan izan ziren Euskadiko Arraun Federazioko klubetako hainbat kirolari.

Emakumezko kadete mailan SAN NICOLAS Arraun Elkarteko JUNE TEJADA TELLEZ kirolaria izan zen garaile eta urrezko domina lortu zuen proba 5:33,10ean amaitu ondoren.

Emakumezkoen txapelketa paraolinpikoa ELUR ALBERDI LARRAURIk irabazi zuen ordea. HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEko kirolariak garaipena eta urrezko domina lortu zituen 9:29,3ko denbora eginez.

Gizonezkoen kadete mailan lau izan ziren gure taldeetako ordezkariak, KAIKU arraun elkarteko JOSU LASTRA SANTOS (5:02,4) eta VAYU EIZAGUIRRE GOMEZ (5:08,10) 14. eta 19. postuak lortu zituzten hurrenez hurren. AITOR OLAZABAL GARATE Deustuko Arraun Taldeko kirolariak 5:05,6 denboran amaitu zuen proba eta horrekin 16. postua lortu zuen. OIER GONZALEZ CUBOk (C.R. San Nicolás) 5:15,4an egin zuen proba eta 27. postua lortu zuen.

JON RUIZ CABEZA SAN NICOLAS Arraun Elkarteko kirolariak seigarren postua lortu zuen gizonezko gazteen Espainiako txapelketan, proba 6:43,20ko denboran bukatu ostean.

Beteranoei dagokienez, ORIO ARRAUNKETA ELKARTEko JOSE LUIS SAIES ALZUA bigarren sailkatu eta zilarrezko domina irabazi zuen proba 3:45,70ean amaitu ondoren. Brontzezko domina KAIKU arraun elkarteko JOSE MANUEL SETIEN AGIRRErentzat izan zen, 3:46,30eko denborarekin txapelketako 3. postua lortu baitzuen. Horrela, SANPEDROTARRA ARRAUN ELKARTEKO LOREN JAUREGI kirolaria laugarren sailkatu zen, proba 3: 47,2an amaitu ondoren. (Denbora hauek, dagozkion handicapak aplikatu ondorengoak dira)

Gizonezkoen pisu arinean, ORIO arraunketa elkarteko kide den IMANOL GARMENDIA MAIZ,  kategoria honetako gure ordezkari bakarra, hirugarren postua eta brontzezko domina lortu zituen proba 6:32,6ko denboran amaitu ondoren.


ZORIONAK DENEI!