Skip to content Skip to main navigation Skip to footer

EUSKADIKO INDOOR TXAPELKETA

Gaur Portugaleteko Pando Aisia Kiroldegian Euskadiko Indoor Txapelketa jokatu da, San Nikolas Klubak antolatutako IV. Open estropadarekin batera.
234 kirolarik parte hartu dute. Bizkaiko eta  Gipuzkoako klubetan federatutako kirolariak eta federatu gabekoak. Hunkigarria izan da ere A.N Castro arraun inklusiboko klubeko 8 kirolariek parte hartu duten unea. Txalo zaparrada handi bat jaso dute kiroldegiko harmailetan bildu den jende ugariaren partetik.
Klub jarrilleroaren antolakuntza ezin hobea izan da, probaren azpiegitura eta logistika ahalik eta zehatzen zainduz.
Gaur egun dugun pandemia egoera dela eta, hainbat baja izan dira, eta kiroldegira sartu den pertsona bakoitzak Covid pasaportea aurkeztu behar izan zuen NANarekin batera