EUSKADIKO TRAINERU TXAPELKETA 2022
2022ko uztailaren 25ean, Euskadiko traineru txapelketa jokatu zen Lekeitioko uretan. Beteranoen kategorian, Getxoko Arriluze arraun klubak irabazi zuen, helmugan 10: 58.61 denbora lortu ondoren, zegokion handicap aplikatu ostean. Fortuna arraun taldeak lortu zuen bigarren postua, 11:21.82 denborarekin; hirugarren postua Mundakarako izan zen, helmugan 11:33.17ko denborarekin.
Emakumezko maila absolutuan Arraun Lagunak taldeko neskak izan ziren helmugan denborarik onena egin zutenak, bigarren txandan aritu ziren Oriotarrei 17 segundoko aldea ateraz. Donostiarrek Ikurriña eskuratu zuten 11:20.88ko denbora eginda, Oriok 11:38.24ko denbora egin zuen eta brontzezko domina 11:42.27an helmugaratu ziren Hondarribiako arraunlarientzat izan zen.
Gizonezkoen kategoriari dagokionez, Bermeoko arraunlariek, estropada handi baten ostean, urrezko domina eta ikurrina irabazi zituzten, helmugan 20: 55.22 denbora markatu ondoren. Orioko eskifaiak, berriz, lehenengo txanda irabazi ondoren, 21: 13.39 denborarekin zilarrezko domina eskuratu zuen, Donostiarrari hamahiru segundotan irabazi ondoren, Donostiarrako mutilak bigarren izanda bere txandan, azkenik, brontzezko dominar lortu zuten, helmugan 21: 26.62 denbora markatu ondoren.
ARG.: Bermeo Arraun argazkiak