Skip to content Skip to main navigation Skip to footer

GETARIA GARAILE ESTATUKO TXAPELKETA

Getariako tripulazioa garaile atera da asteburuan Castro Urdialesen (Kantabria) jokatu den Estatuko traineru txapelketan. Atzo jokatu ziren kanporaketen ostean, Getaria, Arkote, Pedreña eta Samertolameu de Meira sailkatu ziren finalerako, eta Kaiku eta Castreña geratu ziren kontsolazio txandarako.
Atzoko emaitzen ostean, Getaria zen faborito nagusia, erlojupeko onena egin baitzuen. Gaur bete ditu aurreikuspenak, eta Espainiako txapelduna izan da. 11 segundora Samertolameu de Meira sailkatu da eta brontzezko domina < Pedreña.