Skip to content Skip to main navigation Skip to footer

ONDARROAKO IX. ANTIGUAKO AMA ESTROPADA

Ondarroako Arraun Elkarteak aurten aurredenboraldiko estropada antolatzeko asmoa dauka. Ekainak 12, larunbata, goizeko 11.30 etan. Aurkitzen garen egoera dela eta partehartzea mugatu egin behar izan dugu. Emakumeetan – ETE ligan parte hartuko duten taldeak. Gizonetan – EuskoLabel ligan parte hartuko duten taldeak. – KAE ligako talde bizkaitarrak (traineru bat klubeko). Hauetariko talderen batek uko egingo balio bere aukerari, beste klub interesatuei abisatzen joango ginateke, beraz nahiz eta aipatutako ligan parte ez hartu, interesa izango bazenute, eman izena. Interesa duzuen guztiok email bat idatzi Maiatzaren 25a baino lehen ondarroa_arraun_elkartea@hotmail.com helbidera.