Skip to content Skip to main navigation Skip to footer

PORTUGALETEko “SAN NICOLAS” X. TRAINERU JAITSIERA

Urtarrilaren 23an, Portugaleteko uretan, San Nikolas X. Traineru Jaitsiera ospatu zen, 12: 30ean hasita. Beteranoen kategorian, 13 tripulazioko parte-hartzearekin Iberia «A» traineruak irabazi zuen. Bigarren postuan Plentzia «A» sailkatu zen, Bilbao «A» hirugarren postuan. Emakumezkoetan Hibaikako gipuzkoarrak izan ziren garaile Deustu «A» eta Ondarroaren aurretik 11 ontzirekin. Jubeniletan, hiru partehartzailerekin Itsasoko Amak irabazi zuen, bigarren postua Deustuk hartu zuen hirugarren San Juan izan zelarik, 5.500 metrorekin senior mailan Zierbena «B» rena izan zen Donostiarra «A» ren eta Ondarroaren aurretik. Kategoria honetan 19 traineruk hartu zuten parte.