Skip to content Skip to main navigation Skip to footer

TOLOSALDEA, GETARIA ETA KAIKU TKERA IGO DIRA

Tolosaldea, Eusko Tren ligan postua lortuz eta Getaria eta Kaiku Eusko Label ligan, dira ACTko bi Ligetako kide berriak, asteburuan Bermeon eta Portugaleten jokatu den Play Off txapelketan txartela lortu baitute.
Tolosaldeak Hondarribia kanporatu du, eta erlojupeko onena egin du Deustu, Hondarribia eta Caboren aurretik.
Getariak irabazi zuen jokatutako estropaden batuketa, Bermeon lehen postua lortuz eta Kaikuren atzetik bigarrena, Portugaleten. Bi talde horiek igo egin dira, eta Tiranen postua hartu dute, Play Off txapelketan mailari eutsi ezin izan diotelako, eta Zarautzena, berriz, automatikoki jaitsi da, Eusko Label ligan azkena izan baita.
Argazkian, eskifaiako kideak, azken bi denboraldietan ETEn lortutako banderak daramatzatela, tolosarrek txalotu dituzte