Skip to content Skip to main navigation Skip to footer

LAU TITULU EUSKADIRI

Gaur Meiran (Moaña) jokatu diren Estatuko Batel Txapelketako finaletan euskal klubek lau titulu lortu dituzte. Oriok Emakumeen Kadete eta Gazteen Mailan, Deustuk Emakumezkoen Absolutan eta Itsasoko Amak Gizonezkoen Kadete eta Gazteen Kadete Mailan. Bai Tolosaldeak mutilen Haur Mailan, bai San Juanek Femina Kadetean eta bai Zierbenak Gizonezkoen Absolutan zilarrezko domina irabazi dute. Deustuko eskifaiak Kadete Maskulinoan eta Oriok jubenil gizonezkoetan brontzezko domina lortu dute.